XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez luteke orrelako gizon zitalak ori baizik naiko.

Zorigaiztoko giza txarrak! Gure Jaunak ainbeste gorrotatzen zituenean zerbaitegatik zan bada.

Gixatxarragorik!.

Ez dute ardorik

Nork ote esan zituen itz auek? Andre Mariaren itzak dirala orok dakigu.

Andre Mari gure ama maitearen biotz ederra itz auek adierazten dute.

Ona esan nai dutena: Begira, Jesus, ez dirudite etxe ontakoak aberatzak; gure aideak bai dira, gure antzekoak dituk ¡beartsuak! Ardo gutxi jarri dute beraz.

Ardorik gabe gelditu ta lotsatu ez ditezen egizu zerbait beren alde.

Auek itz ederrak eta mamitsuak! Gure ama onarenak dirala ez aztu n. a. m..

Orrelaxekoa da Andre Maria; ¡txit errukitsua!.

Guk gure ama onari zerbait eskatzen badiogu, ez digula lagunduko siñistu al dezakegu? Zerbaiten bearrean gaudenean jo zagun beti Beragana; guri lagundu naian dago-ta.

Emakumea, guri zer ote dagokigu ardorik ezpadute? Ez da oraindik nere aldia etorri.

Erantzun au entzun ondoan, arritu xamarr gelditu zerate noski.

Emakumea itz onek, juduen arrtean, ez du gogorrtasunik; juduen arrtean; emakumea itz onek gure izkuntzan enetxoa, maitetxoa, kutuna bezela esan nai du-ta; beraz arr zazute onela esan balio bezela: Enetxoa, guri zer ardorik ezpadaukate ere?.

Nere aldia ez da oraindikan etorri.

Itz auek orra, Krisostomo deunak nola azaltzen dituen.

Oarrtu dezu zuk ardoa eskastuko dala; nere amatxoa bai zera, ez neri ezer esan.